
Athletic Club Bilboko emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beLehoi emeek 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako talde euskaldun bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta,Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik.Tidanik jokatu du Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan, lau tituluak lortuz.Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Emakumezkoen Futbol Erreginaren Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarri barik.